2018/09/13

POZIK IKASTOLAN

                      
                    
                         POZIK IKASTOLAN


Oporrak bukatuta berriz Ikastolan, 
Sansaburura bueltan 
 gelak estrenetan
urdin, hori, laranja, berde ta gorria
larrosa ahaztu gabe...
koloreak dantzan!













                                 

2018/06/22

IKASTURTEA AMAITU DA, ETA IRITSI DIRA SAN JUANAK!


Konturatu ere egin gabe joan zaigu ikasturtea, eta ze ondo pasatu dugun elkarrekin! 

Gainera, udarekin batera iritsi dira San Juanak, gure San Juanak! Eta ez dago modu hobeagorik kurtsoari agur esateko jai zoragarri hauek ospatzen baino!




Amantalak erre eta 4 eta 5 urtekoek San Juan dantza egin dute! 





Eta amaitzeko, nola ez, usadioari jarraituz suaren gainetik salto egin dugu! 




Orain, bagoaz oporretara!!! Oso ondo pasatu guztiok!!! 

2018/05/29




GELA  BERRIA  EZAGUTZEN
UDAKO  OPORREN  ONDOREN, GELA  BERRIA  IZANGO  DUGU. AURREKO  ASTEAN  EGON  GINEN  BERTAN  ETA, A  ZE  SORPRESA,  ORDENADOREA  DAUKA!!  HARI  BEGIRA  EGON  GINEN  GUSTORA  ASKO!!



IKASTURTEA  BUKATZEN  ARI  DA!!

BAI, BAI,  BUKATZEN  ARI  DA  BAINA  TARTEAN, ASKO  KOSTATA  IZAN  BADA  ERE, HILARA  EGITEN  ERE  IKASI  DUGU,  ETA  OSO  ONDO  GAINERA!!

2018/04/23

LIBURUAREN EGUNA!

Gaur Liburuaren eguna ospatu dugu Ikastolan!

Begira ze gustura ibili garen liburu artean murgilduta!!














2018/04/13

Argitxoren astearekin amaitzeko... TXOKOLATADA!

Aste honetan Argitxoren astea ospatu dugu eta ezusteko ugari ekarri dizkigu gure laguntxoak! Egutegia, marrazkiak, opariak... A ze zortea gurea! 

Gaur arratsaldean txokolatada egin dugu! Ikusi, ikusi, argazki batzuk...























Harri murri zapero, bero bero bero, 
haurrak egin euskaraz, orain eta gero!