2018/02/14

Inauterietako martitzena!

Inauterietako martitzena ere ospatu genuen Ikastolan! Mozorrotu, dantza egin eta txokolatea jan, a ze plana! Primeran pasatu genuen, ikusi, ikusi argazkiak...


Gure 2 urteko lagunak a ze nolako antifazak egin zituzten, hauek bai artistak!




3 urtekuak berriz, indioz mozorratu ziren, Oneida eta Amerin bezala! Jau!


Eta 4 eta 5 urtekuek kareta zoragarriak margotu zituzten! Bai horixe!

Mozorrotu ostian, 3 urtekuek "Txutxupeta" eta "Jon Braun" abestiak abestu eta dantzatu zituzten. Eta ondoren... txokolatea jan genuen guztiok! Ze goxua!




Inauteriak amaitu dira baina Ikastolan oraindik pila bat gauza ditugu ospatzeko; eta horrela jarraituko dugu, pozik, umorez, gozatzen, goxatzen eta ikasten!


No hay comentarios:

Publicar un comentario