2020/03/23

ETXEAN GOXO GOXO Beste hainbat baliabide



BESTE HAINBAT BALIABIDE


Kaixo familia!
Zer moduz? espero dugu denok ondo egotea.
Guk hemen jarraitzen dugu zuentzako baliabideak eta ideiak pilatzen, oraingo honetan hainbat lotura eskainiko dizkizuegu aukera desberdinekin, baliagarriak izatea espero dugu!

1.- DEBAKO ipuin kontalariek egunero ipuin bat eskeintzen digute; batzuetan etxeko txikientzat, beste batzuetan helduxeagoentzat; batzuetan ahots hutsez eta beste batzuetan bideoz.


2."CUENTOS EN LA NUBE", Youtube-ko kanal bat da. 
Bertan ipuinen bideoak aurki ditzakezue, sarrera honetan euskarazkoak daude, baina kanalean bertan askoz ipuin gehiago dago.

https://www.youtube.com/playlist?list=PLnXudHjVpJss2dHi_hn_Y0gqRhh7IDb6_


3.-Esteka honetan eskulanak egiteko ideiak aurkituko dituzue materialaren arabera  sailkatuta.




4.-Eñaut Aiartzaguena, ilustratzaile eta komikigileak hainbat aukera eskaintzen dizkigu berrogeialdian familian lantzeko (egunero ipuin baten ilustrazio bat koloreztatzea, denborepasak...)

/https://irribarrez.info/berrogeialdia/


                                  Animo eta besarkada bat denori!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario